81 amama dokumentala proiektatuko dute gaur, abenduak 10, Zelaietako Txanporta Kultur Etxean. Izaro Gonzalez Ieregi zuzendariak aurkeztuko du19:00etan hasiko den emanaldia.
XX. mende hasieran jaio eta nekazal bizitza tradizionala bertan behera utzi zuten amamen eta hauen biloben arteko transmisioa hartzen du aztergai dokumentalak. Emanaldia Abadiñoko Udaleko Kultura, Berdintasuna eta Euskera arloek antolatu dute. Sarrera doan izango da.