Terrazen ordenantza lantzen dabil Abadiñoko Udala

Anboto 2013ko aza. 22a, 13:14

Abadiñoko Udalak azaldu duenez, terrazen gaineko ordenantza onartuko du herriko taberna, kafetegi eta jatetxeek kalean jartzen dituzten mahai eta aulkiak araututa jarri ditzaten hirugarren batzuei kalterik egin gabe.

Abadiñoko Udalak azaldu duenez, terrazen gaineko ordenantza onartuko du herriko taberna, kafetegi eta jatetxeek kalean jartzen dituzten mahai eta aulkiak araututa jarri ditzaten hirugarren batzuei kalterik egin gabe.

\"\" 

Jose Luis Navarro alkateak dioenez, udalaren Hirigintza batzordean aho batez onartu dute ordenantza horren zirriborroa, eta luzatu gabe, herriko ostalariei helaraziko diete bakoitzak bere proposamenak egin ditzan. Gaineratu duenez, "herriko ostalaritza bultzatu nahi dugu, eta horretarako bide bat  terrazak jartzeko aukerak emartea da , baina espazio publikoaren erabilera egoki arautuz eta sektoreko profesionalen eginbide-eskubideak ondo zehaztuz". Herriko ostalarien proposamenak "arretaz" aztertuko dituzte ordenantza ahalik eta gehien hobetzeko.

 

Ordenantzaren ezaugarriak

Ordenantzaren zirriborroaren arabera, terraza jartzea gura duten ostalariek udalaren baimena eskatu beharko dute eta urtero berritu beharko dute. Baldintza zehatz batzuk jarraituz gero, terrazak espaloietan, plazetan eta arkupeetan jarri ahal izango dira, baldin eta espazio horiek 3,5 metroko zabalera badute. Gune estuagoetan ezingo da terrazarik ipini oinezkoentzako oztopoa izango litzatekeela dioelako udalak.

 

Batasun estetikoa segurtatzeko, kalean jarritako altzariek ezingo dute publizitaterik jarri (bakarrik taberna edo jatetxearen izena eta logoa), eta gune edo inguru bateko jatetxe eta tabernen altzari guztiek ezaugarri berdinak izan beharko dituzte. Horretarako, ostalariek proposamen bat bidali beharko dute, edo eredu estandar bat jarraitu: toldo tolestagarriak granate kolorekoak eta zurezko aulkiak, zuntz bihurrituzkoak edo plastiko zurizkoak.

Terrazek albo-babesak izan ditzake, baldintza batzuen barruan. Mugikorrak izan beharko dira. Toldo tolesgarriak ere erabili daitezke eta berogailuak salbuespen kasuetan ipini ahalko dira eraikineko fatxadara lotuta jartzen badira.

 

Terrazen ordutegia ere zehazten du ordenantza zirriborroak. Astegunetan 08:30etatik 22:00etara eta jaiegunetan 23:00etara. Ekainaren 1etik irailaren 30era arte aukera egongo da terrazak ordubete beranduago zabaldu eta ordubete beranduago ixteko.

 

Isunak

Ordenantzak zehazten dituen arauak betetzen ez dituzten ostalariek 300-750 euroko isuna jaso dezakete, urraketa arinengatik, 751-1.500 uro urraketa larriengatik eta 1.501-3.000 euro oso larriengatik.

 

Ordenantzak alkatetzaren ebazpenaren bidez  jaietan kalean jartzen diren barrak arautzen ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!