Udaltzainburu lanpostu berrirako deialdia egin du udalak

Anboto 2013ko aza. 20a, 16:38

Udaltzainburu lanpostua esleitzeko deialdiaren oinarriak onartu ditu Abadiñoko Udalak. Dagokion prozesua jarraituz, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dute deialdia, eta azaro amaierara arte izango da eskabideak aurkezteko epea. Karrerako funtzionario aktiboak izan behar dute hautagaiek, eta hirugarren hizkuntza eskakizunaren jabe ere bai

Udaltzainburu lanpostua esleitzeko deialdiaren oinarriak onartu ditu Abadiñoko Udalak. Dagokion prozesua jarraituz, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dute deialdia, eta azaro amaierara arte izango da eskabideak aurkezteko epea. Karrerako funtzionario aktiboak izan behar dute hautagaiek, eta hirugarren hizkuntza eskakizunaren jabe ere bai.

 

Gobernu taldeak komunikabideetara bidali duen oharrean azpimarratu dutenez, langile berri horrek jardunari ekiten dionean, zazpi izango dira Abadiñoko udaltzainak. Ohar horretan Jose Luis Navarren berbetan ageri denez, "gure asmoa da profesional berri horren gidaritzapean Abadiñoko udaltzaingoa eragingokorragoa izatea, eta gero eta zerbitzu hobea ematea herritarrei".

 

Bulego berria atontzeko lanak

Bestalde, udaltzaingoaren Astolako udal biltegian bulego berriak atontzeko lanei ekin dietela ere eman du gobernu taldeak, ohar horretan, jakitera. Jose Luis Navarro alkateak adierazi duenez, udaltzainen udaletxeko bulegoa txiki geratu delako egingo dituzte lan horiek.

 

Guztira, 42.000 euroko aurrekontua dute lan horiek, eta bulegoa ezezik, batzargela bat, komunak, dutxak eta aldagelak ere atonduko dituzte. Gobernu taldeak azpimarratu du, udaletxeko bulegoak zabalik jarraituko duela, jendea hartuko dutela aurrerantzean ere, udaletxeko udaltzainen bulegoan.  

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!