Bigarren eskukoen merkatua antolatu dute

Anboto 2013ko aza. 21a, 08:23

Zelaieta auzoko probalekuan ipiniko dute, domeka goizean, 50 erakusmahaiko bigarren eskuko azoka

Zelaieta auzoko probalekuan ipiniko dute, domeka goizean, 50 erakusmahaiko bigarren eskuko azoka.

 

Zelaietako probalekuak bigarren eskuko azoka hartuko du bigarren urtez. Domeka goizean (10:00etatik 15:00etara), askotariko gauzak eskuragai izango ditu bertaratzen denak. Intereseko produktuak erosi zein trukea egiteko aukera eskainiko dute 50 postuak ipiniko dituztenek.

 

Iaz egin zuten bigarren eskuko produktuen azoka honen lehenengo edizioa, eta, iaz bezala, askotariko gauzak eskuratzeko aukera izango da bertan: diskoak, biniloak, arropak, bitxiak, liburuak zein antzinako gauzak izango dira eskuragai.

 

Etxeko ganbaran eta armairuetan gordeta dauzkan gauzak beste norbaitentzat baliagarri izan daitezkeela uste duen edozeinek parte har dezake azoka honetan, eta, esan bezala, 50 lagunek egin dute, aurten, erakusmahaia ipintzeko eskaria.

 

Artisauek eskuz landutako objektuak ere egongo dira probalekuan: larruagaz egindako objektuak, xaboiak eta bitxiak, esaterako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!