Enpresa pribatuen ekimenen berri ere emango dute

Anboto 2013ko aza. 20a, 10:00

Herrian zehar ipinitako beste paneletan bezala, udalaren ekimenen berri emango du Trañabarren kaleko panel berriak. Nobedade bezala, baina, eta gobernu taldeak jakitera eman duenez, enpresa pribatuen informazioa eta iragarkiak ere zabalduko dituzte panel berri honetan

Herrian zehar ipinitako beste paneletan bezala, udalaren ekimenen berri emango du Trañabarren kaleko panel berriak. Nobedade bezala, baina, eta gobernu taldeak jakitera eman duenez, enpresa pribatuen informazioa eta iragarkiak ere zabalduko dituzte panel berri honetan.

 

Jose Luis Navarro alkatearen berbetan, “orain arte paper inprimatua izan da dendek eta enpresa txikiek euren burua ezagutaratzeko izan duten modu bakarra, eta panel hauen bitartez, aukera izango dute euren eskaintza herritarrei argi eta erraz helarazteko”.

 

Gobernu taldeak jakinarazi du, panel berri hau eraginkorra bada, herriko beste leku batzuetan ere ipiniko dituztela hau bezalakoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!