Independenteak Ikume izeneko plataformaren aurkezpen jaian

Anboto 2013ko aza. 14a, 12:25

Azaroaren 9an, EAEko hainbat herritako Talde Independenteak batzen dituen Ikume izeneko plataformaren aurkezpen jaia ospatu zuten Laudion, eta bertan izan ziren Abadiñoko Independenteak taldearen hainbat ordezkari, Jose Luis Navarro alkatea, tartean

Azaroaren 9an, EAEko hainbat herritako Talde Independenteak batzen dituen Ikume izeneko plataformaren aurkezpen jaia ospatu zuten Laudion, eta bertan izan ziren Abadiñoko Independenteak taldearen hainbat ordezkari, Jose Luis Navarro alkatea, tartean.

 

Demokrazia zuzena, herritarren partaidetza lemagaz, askotariko ekimenak burutu zituzten egun osoan, Laudion. Plataformaren proiektu politikoa aurkeztu zuten ekitaldi horretan: “Hiru printzipiotan oinarriturikoa: partaidetza sustatzea, giza eskubideak bultzatzea, eta global pentsatu eta lokalean ekitea”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!