TTI enpresari zigorra ipini dio Lan Ikuskaritzak

Anboto 2013ko aza. 15a, 08:41

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Bizkaiko Lan Ikuskaritzaren ebazpenak 10.626 euroko zigorra ezarri dio Tratamientos Termicos Iurreta enpresari \"langileen oinarrizko eskubideak urratzeagatik\".

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Bizkaiko Lan Ikuskaritzaren ebazpenak 10.626 euroko zigorra ezarri dio Tratamientos Termicos Iurreta enpresari "langileen oinarrizko eskubideak urratzeagatik".

 

Tratamientos Termicos Iurreta enpresak Abadiñon duen zentroko langile gehienek bost hilabete daramatzate greban. Zuzendaritza eta langileak batu, eta alde bien artean adostutako enpresa hitzarmena eskatzen dute langileek. Greba hasi zutenetik hona, zuzendaritza produkzioa "modu ilegalean" aurrera eramaten ibili dela salatu dute behin baino gehiagotan, langileen grebarako eskubidea urratuz. Gainera, greba komiteari araudia betetzen zen edo ez egiaztatzeko enpresara sartzea eragotzi izan dietela ere salatu izan dute. Bizkaiko Lan Ikuskaritzara eraman zuten auzia, eta hango teknikari bat enpresara etorri zen egoera bertatik bertara ikusteko. ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren ebazpena jaso dute, eta ebazpen horrek 10.626 euro ordaintzera zigortu du enpresa. Gizarte Segurantzari ordaindu beharko diot kopuru hori.

 

Horrez gainera, arrazoi berak oinarri hartuta eta kalte-galerak eskatuz,  ELA sindikatuak eta langileek demanda bat aurkeztu dute Bilboko Gizarte arloko Auzitegian. Azaroaren 20rako deitu dituzte auzitegian.


"Itzikeria" salatu dute


Greba hasi zutenetik hona, enpresak negoziatzeko orduan “erabateko itzikeria” izan duela salatu du ELAk: “Ez dugu zuzendaritzaren jarrera ulertzen. Legez kontrako jarrerekin enpresa ixtea gurago dute, 150 egunez greban dauden langileekin adostasunera heltzea baino”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!