Dendetan euskaraz egiten dutenak saritzeko, 1.000 euro

Anboto 2013ko aza. 5a, 16:59

Atzo abiatu zuten \'Abadiño, denda-taberna-jatetxeetan, euskaraz\' izeneko kanpaina. Merkataritza eta ostalaritza arloan, euskararen erabilera bultzatzea da helburu nagusia

Atzo abiatu zuten \'Abadiño, denda-taberna-jatetxeetan, euskaraz\' izeneko kanpaina: merkataritza eta ostalaritza arloan, euskararen erabilera bultzatzea da kanpainaren helburua.

 

Herriko denda, taberna eta jatetxeetan euskaraz berba egiten duten bezeroen artean 100 euroko 10 bale zozketatuko dituzte, kanpaina horren barruan. Abadiñoko 120 establezimenduk hartu dute kanpaina honetan parte.

 

Argi Abad Hezkuntza eta Euskara zinegotziaren berbetan, "abadiñar gehienek euskaraz badakiten arren, hainbatek ez dute erabiltzen; eta badago jendea baita, maila handirik ez duelako euskara erabiltzen ausartzen ez dena". Guzti horiek animatu dituzte erosketak euskaraz egin eta kanpainan parte hartzera.

 

Abenduaren 3an, Euskara Egunean, Traña-Matienako Errota kultur etxean egingo dute, 20:00etan, zozketa. Saridunek abenduaren 21 arteko epea izango dute diru-saria kanpainan parte harte duten dendetan gastatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!