Gerediagako baselizan egin dute Bizkaiko Batzar Nagusia

Anboto 2013ko urr. 4a, 10:15

Goizeko 09:30ean hasi dute Bizkaiko Batzar Nagusiaren bilkura, Gerediagako Foru Gunean. Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta Batzar Nagusietako ordezkariak ezezik, Durangaldeko hainbat agitari batu da ekitaldira

Goizeko 09:30ean hasi dute Bizkaiko Batzar Nagusiaren bilkura, Gerediagako Foru Gunean. Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta Batzar Nagusietako ordezkariak ezezik, Durangaldeko hainbat agitari batu da ekitaldira.

 

Herrialdeari loturiko hamaika gai aztertu, eztabaidatu eta bozkatuko dituzte dituzte, Bizkaiko ordezkari politikoek, Gerediagako gaurko hitzorduan. Ana Esther Furundarenak udalbatzarrari hasiera eman ostean, EH Bilduk proposaturiko bost gai, Euskadiko Popularrek proposaturiko hiru, eta Euskal Sozialistak taldeak mahaigaineratutako beste bi, eztabaidatuko dituzte, besteak beste.

 

\"\"

 

Bizkaiko errepide sarearen koordinazioaz, Bilborako sarreren egoeraz, edota San Mames Barria futbol zelaiko lanetan diharduten langileen lan baldintzez jardungo dira Bizkaiko Batzar Nagusian.

 

Gerediagako baselizaren sarreran, Bediako Incoesa enpresako langileek elkarretaratzea egin dute "Incoesa ez itxi 7/2007 foru araua bete" lemagaz. Enpresa horren itxiera legearen kontrako deslokalizazio kasua izan dela salatu dute langileek, eta Bizkaiko Aldundiaren eskuartzea eskatu.

 

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!