Haurreskoletan izena emateko epea zabalik dago

Anboto 2013ko ira. 27a, 12:00

Abadiñoko Udalak ohar eta bando bidez jakitera eman duenez, urriaren 1etik 10era arteko epea egongo da, Zelaietako eta Traña-Matienako haurreskoletan izena emateko

Abadiñoko Udalak ohar eta bando bidez jakitera eman duenez, urriaren 1etik 10era arteko epea egongo da, Zelaietako eta Traña-Matienako haurreskoletan izena emateko.

 

Ikasturte honetan haurreskola zerbitzua eduki gura duten 2012 eta 2013an jaiotakoei zuzenduriko deialdia da udalak luzatu duen hori. Izena emateko orriak Zelaieta eta Traña-Matienako haurreskoletan bertan eskuratu daitezkeela eman du jakitera Abadiñoko Udalak. Haurreskoletan bertan eman daiteke izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!