Udalbatzarreko galderen tartean aipatu zuen Saioa Zuazubizkar Bilduko zinegotziak, eskolako lanen atzerapenaren gaia.
Jolastokiko aterpea oraindik ere ipini barik egotea, eta obrako materiala jolastokian edukitzea “umeentzat arriskutsua” dela azpimarratu zuen Zuazubizkarrek. Enpresa eraikitzailearen eta aterpearen fabrikatzailearen arteko arazoek atzeratu dute lanen amaiera, Navarro alkatearen arabera, eta irailaren 30ean ekingo ei diote aterpea muntatzeari.