Udalbatzarra ez da ados jarri bake-epailea izendatzeko

Anboto 2013ko ira. 26a, 13:00

Herri mailako auzi zibiletan epaile lanetan jarduteko funtzioa duen herritarra hautatu behar zuen Abadiñoko udalbatzarrak, martitzeneko osoko bilkuran

Herri mailako auzi zibiletan epaile lanetan jarduteko funtzioa duen herritarra hautatu behar zuen Abadiñoko udalbatzarrak, martitzeneko osoko bilkuran.

 

Lanpostu horretarako hiru hautagai aurkeztu direla azaldu zuen Jose Luis Navarro alkateak, eta hiru horietariko bat proposatu zuen kargua hartzeko, aukeraketaren arrazoiak emanez. Hautaketa prozesua egiteko moduagaz ez zetozela bat azpimarratu zuen Aitor Azueta Bilduko bozeramaileak, eta “aukeraketa onarri objektiboetan sostengatu” behar litzakeela azpimarratu zuen: “Ez dugu uste inor garenik boto pertsonalagaz inor kontratatzeko”.

 

Bozketan abstenitu egingo zela aurreratu zuen, bestalde, Etxebarria EAJko zinegotziak. Postu hori udalek hautatu behar izanagaz ez dagoela ados azaldu zuen Jose Luis Navarro alkateak ere. Izendapena egiteko beharrezkoa zen gehiengo absolutua lortu ez zuenez gobernuaren proposamenak, bertan behera geratu zen bake-epailearen hautaketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!