Taldera batu gura duten emakumeei zabalik Batugara

Anboto 2013ko ira. 25a, 08:54

Perkusioa jotzen duten emakume taldea da Abadiñoko Batugara taldea. Musikaren bitartez, aldarrikapena eta gozamena uztartzeko sortu zuten taldea. Urriaren 11ra arte eman daiteke izena taldera batu gura dutenei zuzenduta sortu duten ikastaroan parte hartzeko

Perkusioa jotzen duten emakume taldea da Abadiñoko Batugara taldea. Musikaren bitartez, aldarrikapena eta gozamena uztartzeko sortu zuten taldea. Urriaren 11ra arte eman daiteke izena taldera batu gura dutenei zuzenduta sortu duten ikastaroan parte hartzeko.

 

Abadiñoko Udaleko Berdintasun sailak 2010-2011 ikasturtean antolaturiko batukada ikastaroa izan zen gaur Batugara taldea denaren hazia. Adin guztietako emakumeek osaturiko taldeak indarra hartu du ordutik, eta Batugara emakumeen batukada elkartea sortu zuten. Zelaieta eskolako patioan egiten dituzte entseguak, eta irteerak ere burutu izan dituzte.

 

Txanporta mediatekan edo Errota kultur etxean, edo batugarabatukada@gmail.com helbidera idatzita eman daiteke ikastaroan parte hartzeko izena.

 

Abadiño zein Durangaldeko emakumeentzako eskaintza da batukada ikastaroa, eta ez da ezelako aurrezagutzarik behar. Urriaren 7an, 19:00etan, Txaporta kultur etxean egingo dute informazio zehatzagoa emateko batzarra.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!