Atxarteko harrobiko hegoaldean istripua izan zuen eskalatzaile bat erreskatatu zuen, atzo, Ertzaintzak. Galdakaoko erietxera eroan zuten 31 urteko gizonezkoa.
Atzo eguerdian, 12:00ak baino minutu gutxi batzuk aurretik, deitu zuten SOS Deiak-112ko Koordinazio Zentrora istripuaren berri emateko. Atxarteko harrobiko hegoaldean eskalatzen ziharduen talde bateko kide batek ustez garezur-traumatismo gogor bat eta hainbat kontusio izan zituen. Taldekideek bajatzen lagundu zioten eta istripuaren berri eman.
Informazioa jaso bezain laster, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Tekniko batek erreskate taldea koordinatu zuen hainbay baliabide mobilizatuz. Zauritua zegoen korda-taldera 13:00 inguruan heldu zirem Ertzaintzako Mendi saileko agenteak. Behin estabilizatuta, lur-orotariko ibilgailu baten eroan zuten anbulantzia zegoen tokira arte, Urkiola mendateko BI-623 errepidean. Bertotik Galdakaora eroan zuten.