Pochutakoen alde sinatzeko azken aukera

Anboto 2013ko ira. 17a, 11:25

Pochutako (Guatemala) bizilagunen eskubideen alde sinatzeko aukera eman du Bateginez GKEk. Kanpaina Abadiñoko kultur etxean amaituko da barikuan

Pochutako (Guatemala) bizilagunen eskubideen alde sinatzeko aukera eman du Bateginez GKEk. Kanpaina Abadiñoko kultur etxean amaituko da barikuan.

 

Uda hasieran Bateginezek sinadura bilketa bat jarri zuen martxan, \'Pochutako jendea babestu\' lelopean. Dagoeneko 250 sinadura batu dituzte, eta barikuan sinatzeko azken aukera egongo da. Abadiñoko kultur etxean ipiniko dute mahaia,  18:00etatik 20:00etara. Bateginezek elkartasun proiektuak dauzka Pochutan, eta babesa helarazi gura diete  herritarrei bizi duten egoeraren aurrean. Gobernuaren "boterekeria" salatu du ongintzako elkarteak: "Azken urteetan ezin izan dituzte zerbitzu publikoak erabili, ezta giza eskubideen bermea aldarrikatu ere". Gainera, bizi baldintzak egoera zailtzen dutela diote: haurrekiko lan esplotazioa, elikadura arazoak, etxe eta enplegu duinen falta...

 

Bestalde, internetez ere badago sinatzeko aukera, www.change.org webgunean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!