Greban daude Tratamientos Termicos Iurreta enpresan

Anboto 2013ko ira. 12a, 12:59

Abadiñoko zentroko 9 langileetatik 8k ia hiru hilabete daramate greban

Abadiñoko zentroko 9 langileetatik 8k ia hiru hilabete daramate greban.

 

Tratamientos Termicos Iurreta enpresak zentro bana du Iurretan eta Abadiñon. Abadiñoko zentroko bederatzi langileetatik zortzi greban daude ekainaren 18az geroztik.

 

Orain ez dute enpresa hitzarmenik. Enpresako hartueman laborala Bizkaiko metal arloko hitzarmenak gidatzen zuen. Esparru batzuetan, hitzarmen hori hobetzen zuen eskubideak zituzten (langileek enpresan daramaten denboragatik…). Baina 2012ko lan erreformaren ondorioz bertan behera geratu zen metal arloko hitzarmena. Langileek enpresa hitzarmena adostu gura zuten, baina “zuzendaritzak ez du negoziatu gura”, adierazi du ELAk enpresa horretara bideratu duen aholkulari Jon Iñaki Etxebarriak: “Lan erreforma muturrera eraman gura dute. Aldebakarreko erabakiak hartu gura dituzte, langileak aintzat hartu barik”. Langileen eskakizun nagusia, “lan baldintzak aurretik zituzten egoera berdinean mantentzea da; ez dute zutena baino gehiago eskatzen”.

 

Egun, enpresako bazkide bi lanean dabiltza, eta ekoizpenak aurrera jarraitzen du. Lan arloko azterketa teknikoko ordezkariek egoera horrela dela ikusi ahal izan dute, eta enpresari zigorrik ezarriko dioten zain daude. Horrek, negoziaziorako bidea ireki dezakeela uste dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!