Aitte Kurutzeko jaiak, asteburuan, Zelaietan

Anboto 2013ko ira. 13a, 11:48

Gaur, 20:00etan altxatuko dute Donien-atxa

Gaur, 20:00etan altxatuko dute Donien-atxa.

 

Asteburuan ospatuko dituzte Zelaieta auzoko Aitte Kurutzeko jaiak. Gaur, 20:00etan, Donien-atxa ipini, eta hiru eguneko jai egitaraua abiatuko dute. Pijama Eguna izango dute gaurkoa Zelaietan: Lotxo taldearen erromeria izango dute 22:00etan, eta ohitura den patata dantzaren ostean, 03:00etan, kulero eta galtzontzilo lasterketa egingo dute.

 

Bihar, Mozorro Eguna ospatuko dute, eta “mendebaldea” izango da mozorrorako gaia. Meza eta dantzarien emanaldiagaz hasiko dute biharko egitaraua. Arratsaldez, mozorroen desfilea eta poteo animatua egingo dituzte. Ondoren, norberak etxetik eramandako jakiekin afaritarako elkartuko dira, Maleta Ziku ekimenean, eta Ansorregi erromeriagaz amaituko dute eguna. Bestalde, azken urteetan berreskuraturiko txirikila eta txirinkola jolasak egingo dituzte domekan, 17:30ean hasita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!