Ertzaintzaren kontrol batean 26 urteko laguna atxilotu dute droga trafikoa egotzita

Anboto 2013ko ira. 6a, 11:10

Eguaztenean gertatu zen Zelaietatik Traña-Matienarako errepidean. Motor gidari batek ihesari eman zion ertzaintzaren kontrol gune batean. Atzetik jazarri, harrapatu eta kilo erdi haxix , beste hainbeste marihuana eta anfetaminak aurkitu zizkioten.

Ertzaintza agirien ohiko kontrol bat egiten zebilen BI-3323 errepidean, Zelaietako herrigunetik Traña-Matienara doanean. Une  batean motor gidari bat furgoneta baten atzeko aldera itsasten zela ohartu zen ertzaintza, furgonetaren atzean izkutatu nahi izango balu moduan. Ertzaintzak geratzeko eskatu zien furgonetakp eta motorreko gidariei. Motordunak kasurik egin ez eta ihesari eman zion. Ertzaintza atzetik zuela istripu bat izan zuen, baina zutitu eta korrika hasi zen. Zubi bat igarotzen zebilela, aldean zeraman motxila errekara bota zuen. Ertzainek harrapatu eta atxilotu egin zuten. Errekatik motxila jaso eta barruan kilo erdi haxix, marihuana kantitate berdina eta anfetaminak aurkitu zituzten.

Atxilotua 26 urteko gizonezkoa da. Droga trafikoa egotzi diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!