Euskara ikasleek diru-laguntza eskatu dezakete

Anboto 2013ko ira. 4a, 08:53

2012-2013 ikasturtean euskara ikasten jardun duten herritarrentzako diru-laguntza eskaini du Abadiñoko Udalak. Irailaren 30era arte, Errota kultur etxean edo Mediatekan egin daiteke eskaria

2012-2013 ikasturtean euskara ikasten jardun duten herritarrentzako diru-laguntza eskaini du Abadiñoko Udalak. Irailaren 30era arte, Errota kultur etxean edo Mediatekan egin daiteke eskaria.

 

Abadiñon erroldatuta egotea eta gutxienez ikastaroaren saioen %80ra joan izana eskatzen du Udalak, diru-laguntza jaso ahal izateko. Saio guztietara joan direnek, aldiz, matrikularen kostu osoa jaso ahalko dute diru-laguntza bezala.

 

Gobernu taldeak azaldu duenez, iaz 43 abadiñarrak jaso zuten euskara ikasteagatiko diru-laguntza. Guztira 10.000 euro bideratu zituen Udalak euskara ikasleei diru-laguntza bezala emateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!