Hormigoi-kamioi bat irauli da Abadiñon, Eroski supermerkatuaren ondoan

Anboto 2013ko ira. 3a, 17:12

Elorriotik datorren BI-732 errepideak N-634 errepide nazionalagaz bat egiten duen tokian, Eroski supermerkatuaren ondoan, hormigoi-kamioi bat irauli da 16:00etan. Gidaria kamioitik atera dute eta une honetan (17:05) tokian bertan artatzen ari dira, anbulantzian ospitalera eraman aurretik.

Kamioi gidaria da istripu horretan zauritu den lagun bakarra. Ertzaintzako prentsa bulegoaren esanetan, hanka biak apurtuta izan ditzake. 17:00 inguruan lortu dute gidaria kamioitik ateratzea eta segituan ospitalera eramango dute. Ondorioz, N-634 errepideko norabide zati hori itxita dago eta barrualderantz (supermerkatuko biribilgunerantz) desbideratu dute trafikoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!