Errogatiba eguna ospatuko dute Urkiolan, bihar

Anboto 2013ko abu. 30a, 09:29
Urkiolara egunpasa joateko ohiturari ez diote hutsik egingo abadiñar askok, bihar

Urkiolara egunpasa joateko ohiturari ez diote hutsik egingo abadiñar askok, bihar.

 

Ohitura jarraituz, goizean goiz abiatuko dira Andra Mariko ermitatik Santutegira oinez joateko hautua egiten dutenak. Bidean, hamarretakoa eskainiko die udalak.

 

 

Urkiolako gainean, meza, Abadiñoko dantzarien emanadia, nagusiendako bazkaria, eta dantzaldia izango dituzte, besteak beste.

 

Azken urteetan egin duten bezala, herrira bueltatuta, 20:30ean afaria eta ondoren, Lotxo taldearekin erromeria izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!