Kofradiei buruzko argazki lehiaketa udalaren 2014ko egutegirako

Anboto 2013ko abu. 30a, 08:58

2014ko udal egutegirako argazkiak aukeratzeko lehiaketa antolatu du Abadiñoko Udalak

2014ko udal egutegirako argazkiak aukeratzeko lehiaketa antolatu du Abadiñoko Udalak.

 

Herriko kofradiei buruzko argazkiak dira lehiaketara bidali beharrekoak: Gaztelua, Traña, Muntsaratz, Mendiola, Gerediaga edo Sagastan hartutakoak.

 

Urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira argazkiak, lehiaketa@abadino.org helbidera bidalita. Udalak aurreratu duenez, azaroaren 6an udalaren webgunean argitaratuko dituzte argazki irabazleak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!