Egoera onean topatu dituzte Anboto inguruan galdutako hiru mendizaleak

Anboto 2013ko uzt. 23a, 12:29

Bart gauean eman zuen abisua herritar batek semea eta haren bi lagun galduta zeudela Anboto inguruan. Abadiñoko 22 eta 23 urte bitarteko gazteak arratsaldean igo ziren Anbotora Arrazolatik (Atxondo) eta bueltan galdu egin ziren. Onik aurkitu dituzte hirurak

Bart gauean eman zuen abisua herritar batek semea eta haren bi lagun galduta zeudela Anboto inguruan. Abadiñoko 22 eta 23 urte bitarteko gazteak arratsaldean igo ziren Anbotora Arrazolatik (Atxondo) eta bueltan galdu egin ziren. Onik aurkitu dituzte hirurak.

 

Abisua jasota, gazteen bila joateko Durangoko Ertzaintzaren komisariatik patruila irten ziren bart, baita Ertzaintzako erreskate unitateko kideak ere. Metereologia eta Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikoek gidatuta ekin zioten gazteak topatzeko lanei. Goizaldeko 02:00etan aurkitu dituzte eta Arrazolako aparkalekura eroan.

 

Onik aurkitu dituzte 22 eta 23 urte bitarteko Abadiñoko hiru gazteak. Ez dute osasun-laguntzarik behar izan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!