Lau egunerako egitaraua prest, Gerediagako jaietarako

Anboto 2013ko uzt. 24a, 09:30
Abuztuaren 2an abiatuko dituzte Salbadore jaiak Gerediaga auzoan: donien-atxa 20:00etan altxatuko dute. Bariku horretarako, beste ekitaldi bi antolatu ditu Gerediaga auzoko Jai Batzordeak: Euskal Okelagaz egindako gisatua banatuko dute 21:00etan, eta Etzilimo taldeak erromeria eskainiko du, 22:30ean

Abuztuaren 2an abiatuko dituzte Salbadore jaiak Gerediaga auzoan: donien-atxa 20:00etan altxatuko dute. Bariku horretarako, beste ekitaldi bi antolatu ditu Gerediaga auzoko Jai Batzordeak: Euskal Okelagaz egindako gisatua banatuko dute 21:00etan, eta Etzilimo taldeak erromeria eskainiko du, 22:30ean.

 

Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolari durangarrek, Andoni Egañak eta Maialen Lujanbiok kantatuko dute, bestalde, abuztuaren 3ko Salbadore jaietako bertso saioan. Maite Berriozabal berriztarrak emandako gaien inguruan kantatuko dute, 22:30etik aurrera. Egun horretan, asto lasterketa eta tortilla txapelketa izango dira goizean, eta Luhartzen erromeria, bertso saioaren ostean. Abuztuaren 4an, dantza saioan, eta, bakailao eta mus txapelketetan elkartuko dira auzotarrak, eta afari herrikoia egingo dute 21:00etan.

 

Abuztuaren 6an, igel, paella eta briska txapelketak jokatuko dituzte, eta umeen jolasak eta erromeria ere izango dira Gerediagan. Jai Batzordearen 40. urteurrena ospatzeko, 4 hamarkadetarako 4 kanta emanaldia eskainiko dute Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariek, eta goizalde horretan emango dituzte jaiak amaitutzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!