Euskara klaseak hartu dituztenentzako diru-laguntzak

Anboto 2013ko uzt. 16a, 09:37

Ikasturte honetan euskara ikastera joan diren herritarrek eskatu dezakete Abadiñoko Udalak eskaintzen duen diru-laguntza. Irailaren 2an zabalduko dute izena emateko epea, eta hilabete guztian zehar edukiko da eskariak aurkezteko aukera

Ikasturte honetan euskara ikastera joan diren herritarrek eskatu dezakete Abadiñoko Udalak eskaintzen duen diru-laguntza. Irailaren 2an zabalduko dute izena emateko epea, eta hilabete guztian zehar edukiko da eskariak aurkezteko aukera.

 

Errota kultur etxean edo udal mediatekan aurkeztu daitezke diru-laguntza eskabideak. Eskari orria, NANaren fotokopia, matrikula ordaindainketaren agiria, euskaltegiaren ziurtagiria eta kontu-zenbakia eman behar dituzte diru-laguntza eskaria egin gura dutenek.

 

Herrian erroldatuta egotea eta gutxienez ikastaroen %80ra joan izana dira diru-laguntzaren eskatzaileek bete behar dituzten baldintza nagusiak.

  

Gobernu taldeak jakinarazi duenez, iaz 43 herritar izan ziren diru-laguntza hau jaso zutenak, eta 10.000 euro eman zituen Abadiñoko Udalak, guztira.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!