Bost egunetako jaian murgilduta Mendiolarrak

Anboto 2013ko uzt. 12a, 11:31

Domekara arteko jai egitaraua prestatu dute

Domekara arteko jai egitaraua prestatu dute.

 

Bost egunetarako egitaraua prestatu du Mendiola auzoko jai batzordeak: martitzen iluntzean altxatu zuten jaien hasiera iragartzen duen Donien Atxa, eta domekara arte hainbat ekintza antolatu dituzte jai giroa auzoan zabaltzeko. Gaur guerako, esaterako kontzertu intersgarria antolatu dute: Durangaldeko The Mockers eta Trastorno taldeek eta Irungo BAD Sound System taldeek joko dute, 23:00etatik aurrera, Mendiolako jaietan. Rock, punk eta reggae doinuak eskainiko dituzte hiru talde horiek, hurrenez hurren.

 

Egun guztirako eta gustu guztietarako ekintzak eskainiko dituzte Mendiolako jaietan, bihar ere: 09:30ean hiru orduko iraupenekon Mendiola ibilaldia abiatuko dute; herri kirolak izango dira, 11:30ean; kotxe klasikoen erakusketa, 13:00etan; herri bazkaria; umeentzako jolasak; artzai txakur, tortilla eta bolo txapelketak; eta Luhartz taldearen erromeria.

 

Domekan, 11:30etako meza osteko auzoko Alluitz dantza taldearen 12:30etako emanaldiagaz, eta jaietako errifen zozketagaz emango dituzte San Kristobal jaiak amaitutzat, eta kenduko dute Donien Atxa.

 

Martitzen iluntzean hasi zituzten San Kristobal jaiak Mendiolan. Txistularien emanaldiagaz girotu zuten jaien hasiera. Urtero egiten duten eran, jaiei hasiera emateko ekitaldira gerturatu ziren auzotar eta bisitarientzako berakatz zopa banatuko zuten, eta bertsolarien saioa izan zen gozagai, ondoren: Aitor Bizkarra abadiñarrak, Peru Magdalena durangarrak eta Fredi Paia algortarrak kantatu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!