24 gaztek egingo dute udalekuetan lan

Anboto 2013ko uzt. 3a, 12:59

Udaleko gobernu taldeak ohar batean jakinarazi duenez, 24 gazte kontratatu dituzte udalekuetan eta udako ludotekan jarduteko zabaldu duten lan-poltsari esker

Udaleko gobernu taldeak ohar batean jakinarazi duenez, 24 gazte kontratatu dituzte udalekuetan eta udako ludotekan jarduteko zabaldu duten lan-poltsari esker.

 

Guztira, 92 gaztek eman dute izena begiraleen lan-poltsa honetan. Udalak azaldu duenez, aurkeztu direnetariko gehienak Abadiñokoak bertakoak edota inguruko herrietakoak dira, baina eskualdetik kanpoko hainbatek ere eman dute begiraleen lan-poltsa horretan izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!