De Norte A Sur taldeak antolatu du, bihar, Astola auzoan egingo duten erromeria. 12:20an irakurriko dute jaien hasierako pregoia eta botako dute txupina, eta egun osorako egitaraua abiatuko dute.
De Norte A Sur herriko taldeko abesbatzaren Rocioko mezak zabalduko du egitaraua, eta bazkalordu aurretik, quad ibilaldiak izango dira, besteak beste, Astolako ermitaren inguruetan. Ondoren, 15:00etan batuko dira lagun arteko bazkarian, eta kafe dastaketa egingo dute, bazkalostean. Arratsaldean, umeentzako puzgarriak, Romero eta Romera hautaketa, dantza emanaldia, bits festa, eta disko festa izango dira, besteak beste.