Abadiñoko Zuraren kultur elkarteak 30etik gora zurezko taila jarriko ditu ikusgai gaur hasi eta ekainaren 29ra bitartean, Txanporta Kultur Etxean. Elkarteko kideek Txanportan bertan antolatutako taila ikastaroan sortutako lanak izango dira denak.
Urtebete inguru da Zuraren kultur elkartea sortu zela eta une honetan hamar kide ditu, Abadiñokoak eta inguruko herrietakoak. Ikastaroan sortutako lanak dira erakusketan ikusgai izango direnak: eskulturak, pirograbatuak, erliebeak eta era guztietako tailak. Erakusketa 18:00etatik 20:00etara bitartean egungo da zabalik.
Bestalde, udalak antolatutako margo ikastaroko ikasleen lanekin ere erakusketa antolatuko da Errota Kultur Etxean. Ekainaren 29ra bitartean izango da zabalik hori be, 09:00etatik 20:30etara, hain zuzen.