80 urtetik gorakoak bizi diren 18 lagunen etxeetan 26 ke-detektagailu ipini ditu Abadiñoko Udalak. Orain bi urte, 243 ipini zituzten herriko 180 etxebizitzatan.
Komunikabideetara zabalduriko oharrean Jose Luis Navarrok esan duenez, sute eta istripu arriskua gutxitzeko helburuz jardungo dute: 80 urtetik gorakoak baitira horrelako istripuak izateko arrisku gehien duten gizarte taldea.
Sentsoreak ipintzeko, 80 urtetik gorako jendea bizi den 20 etxe inguru ikuskatu dituzte, eta teknikariek gas eta argindar instalazioak aztertu ostean eskaini diete jabeei ke-detektagailuak ipintzea. Gehienek (bi ezik) onartu dute euren etxeetan detektagailuak ipintzea.