Ohar batean jakinarazi du Abadiñoko Udalak, Traña-Matienako trenbide-pasabigune zaharra konponduko duela. Txirrindularien eta oinezkoen segurtasuna handitu gura dute obragaz.
Gobernu taldeak ohar batean azaldu duenez, 13.130 euroko aurrekontua dauka obrak, eta besteak beste, 20 metro luzeko tarte batean errailak kenduko dituzte, errepidea garbitu eta asfaltatu egingo dute. Bestalde, Durango eta Matiena lotuko dituen espaloi bat ere egingo dute, eta argiteria ere berriztuko dute.
Jose Luis Navarro alkatearen berbetan, "2012an trenbide-pasagunea kendu osteko inguru horren egoera negargarria" konpondu gura dute. Alkatearen berbetan, trena lurperatu zutenetik "Euskotrenek utzi egin dio mantenimendu lanak egiteari": "Trenbide-pasagunea kentzea erabat beharrezkoa zen, baina orain premia handia du ingurua txukundu eta dituen arrisku guztiak ezabatzea".