Biomasa galdararen kudeaketa kritikatu dute

Anboto 2013ko mai. 31a, 11:34

Udalbatzarrean egin zuen Bilduk kritika

Udalbatzarrean egin zuen Bilduk kritika.

 

Biomasa galdaretarako erregai moduan erabiltzeko egurrezko pellet-ak erosteko, udalak bi hilabetean 15.000 euro ordaindu dituela salatu zuen Bilduk azken udalbatzarrean. Udalbatzaren oniritzia jasotzeko gobernu taldeak ekarri zuen alkatetza dekretu baten harira mahaigaineratu zuen Zuazubizkar zinegotziak gaia. Hain zuzen, pellet (zerrauts prentsatua) hori erosteagatik 15.000 euroko fakturari zegokion dekretu hori. “Biomasako galdarak urtebete martxan daraman arren, aurreikuspenik barik” jokatzea egotzi zion Bilduk gobernu taldeari.

 

Sistema ezarri aurretik galdarak zelan elikatu pentsatu barik, martxan ipini eta “esperimentuak egiten” aritzea leporatu zion gobernuari. Jasangarritasunaren alde biomasa galdara ipintzeko apustua egin, eta sistema elikatzeko erregaia erosten ibiltzea helburu horren kontrakoa dela adierazi zuen Zuazubizkarrek.

 

Legegintzaldi honetan Mendi eta Basoen Batzorderik ez dutela deitu ere esan zuen Bilduk, eta gaia gune horretan eztabaidatu beharrekoa dela. “Inprobisatzen ez, baliabideak zelan kudeatu pentsatzen galbitza”, erantzun zuen Jose Luis Navarro alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!