'Maleta siku' bazkaria eta egun osorako plana, gaur

Anboto 2013ko maiatzaren 18a

Bizikleta martxagaz ekingo diote jai egitarauari

Bizikleta martxagaz ekingo diote jai egitarauari.

 

Ohitura berreskuratu zutenetik, hirugarren urtez egingo dute gaur Maleta Siku bazkari herrikoia, Zelaietako San Trokaz jaietan: etxean prestaturiko jana bazkalduko dute elkarregaz.

 

Aurreikuspenen arabera eguraldiak lagunduko ez duen arren, Zelaietan agerikoa izango da jai giroa asteburuan: bizikleta martxagaz ekingo diote egitarauari gaur, eta Ulannah taldearen kontzertuagaz itxiko dute asteburuko egitaraua domekan, 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!