Udalekuetako begiraleen lan poltsa zabaldu du udalak

Anboto 2013ko mai. 10a, 08:30

Uztailerako antolatu dituzten udalekuetan begirale lan egin gura dutenekin lan poltsa osatu gura du Abadiñoko Udalak

Uztailerako antolatu dituzten udalekuetan begirale lan egin gura dutenekin lan poltsa osatu gura du Abadiñoko Udalak.

 

Udalak jakitera eman duenez, Abadiñoko gazteek edukiko dute udalekuetan lan egiteko lehentasuna, baina adin nagusi diren Durangaldeko neska-mutilentzat ere zabalik dago zerrenda. Maiatzaren 17ra arte, Traña-Matienako kultur etxean edo Zelaietako Mediatekan eman daiteke lan poltsan izena. Eskabide orria eta curriculuma aurkeztu behar dira.

 

Bestalde, maiatzaren 17ra arte luzatu dute 12 eta 17 urtekoentzako udalekuan parte hartzeko epea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!