Txistulariekin kalejira, 12:00etan; eta ondoren, dantzarien saioa izango da.
Gaur ospatuko dute Zelaieta auzoko San Trokaz jaien barruko lehenengo ekitaldia: Gerbas jaietako pertsonaiagaz, kalejira egingo dute jaien hasiera iragarriz txistulariek.
Eguaztenean dute, baina, Zelaietako jaietako egun nagusia: meza, eta ezpatadantzari eta gorularien dantzaldia izango dira egun horretan, 12:00etatik aurrera, San Trokaz plazan. Eskuz binakako sariketaren finalak jokatuko dituzte 18:00etan, trinketean; eta Zirkin taldearen erromeriagaz borobilduko dute jaietako egun nagusia.
Maiatzaren hirugarren eta laugarren asteburuetarako ere egitarau zabala daukate: Oskorri eta Willis Drummond musika taldeen emanaldiak, esaterako.