Komunikabideetara bidali duen oharrean adierazi du Jose Luis Navarro alkateak, "herriko enpresei laguntzeko konpromisoa hartzen duen banketxera" aldatuko dituela Abadiñoko Udalak bere banku eragiketak.
Gobernu taldeak ohar bidez jakitera eman duenez, "herriko enpresen lana finantzatzeko prest agertzen den erakundea lehenetsiko duela esanez, gutun bana bidali die Abadiñoko Udalak banketxe eta aurrezki kutxa guztiei". Izan ere, alkatearen berbetan, "krisialdiari aurre egiteko banketxeen konpromisoa behar da".
Jose Luis Navarro alkateak azaldu duenez, bankuek euren taldeko Abadiñoko eta Elorrioko bi enpresei kreditua eman diezaieten behar diren neurriak har ditzala eskatu diote San Eloy taldeko langileek udalari. Alkateak azpimarratu du, "lantegi bi horiek bizirauteko eta 210 lanpostuak ez galtzeko funtsezkoa" dela finantzaketa lortzea.