Hamaika eta hamazazpi urte artekoentzako udalekua eskainiko du Abadiñoko Udalak uztaileko lehenengo hamabostaldian. Berbaro euskara elkarteak hartu du udalekuak kudeatzeko ardura.
Uztailaren 1etik 12ra bitartean buruko dituzte saioak (09:30etatik 13:30era), eta hainbat ekintza eta irteera eskainiko dizkie Berbarok parte hartzen duten neska-mutilei: Sopuertako abentura parkera edota Bakion surf eskolak hartzera joango dira, esaterako, eta sukaldaritza, trinketea, eta igeriketa ere landuko dituzte.
Maiatzaren 10era arte, Errota kultur etxean edo Mediatekan eman daiteke udalekuotarako izena. Informazio gehiago gura duenak, 94-4669420 telefonora deitu edo gazteria@abadiano.org helbidera idatzi dezake.