Traña-Matienako taberna baten ustez hainbat diru-zorro lapurtzeagarik 27 urteko gizonezkoa atxilotu zuen Ertzaintzak, atzo goizaldean. Gutxienez hiru diru-zorro lapurtzea eta polizia-agenteei desobedientzia delitua leporatu dio Ertzaintzak.
Domeka goizaldeko 03:30ean herritar batek deitu zuen Ertzain-etxera, taberna baten emakume bateri diru-zorroa lapurtu berri zion gizonezko bat atzeman zuela esanez. Ertzaintza bertaratu zenean gizonezko batek korrika ihes egiten saiatu zen, baina, metro gutxira atzeman zuten, ohar baten jakine ragin dutenez. Diru-zorro bat lapurtzeagatik atxilotu zuten gizona.
Ikerketen arabera, taberna baten zegoela saiatu zen gizona diru-zorroa lapurtzen. Horretaz konturatu eta lapurreta aurpegiratzerakoan, lapurtutakoaren zati bat bueltatu zion emakumeari, beste diru-zorro batzuk ere bazituela erakutsiz. Horregaitik deitu zioten Ertzaintzari. Gutxienez hiru diru-zorro lapurtzea eta polizia-agenteei desobedientzia delitua leporatu dio Ertzaintzak.