Iketz eta San Eloyko langileei babesa adierazi diete jaien hasieran

Anboto 2013ko api. 28a, 09:02

Donien atxa jarri duten auzokideek Iketz (Abadiño) eta San Eloy (Elorrio) enpresetako langileen aldeko kamisetak jantzi dituzte. Aurten auzoko pertsonaia ospetsuenaren saria \'Pekotza\' koadrillak jaso du.

Aterkinpean jarri zuten atzo Traña-Matienako jaiei hasiera ematen dien Donien atxa. Jaietan ere, herriko arazoak ez dituzte alde batera utzi. EKitaldian parte hartu dutenek, baita hainbat ikuslek ere, Iketz eta San Eloy enpresetako langileen aldeko kamisetak jantzi dituzte. San Eloy taldeko enpresak konkurtso egoeran daude.

Aurten, herriko pertsonaia ospetsuenaren saria \'Pekotza\' koadrillak jaso du. 35 bat lagun dira koadrillan. Denen izenean Jose Antonio Alonsok jaso zuen atzo saria. Azaldu zuenez, beraiek hasi ziren txopoa jartzen eta orain 25 urte igo zuten lehenengoz. Esker oneko agertu da.

\"\"

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!