Tren zerbitzu bereziak Sanprudentzioetan

Anboto 2013ko api. 26a, 12:43

Tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu, bihar, apirilak 27, San Prudentzio jaiak direla-eta.

Tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu, bihar, apirilak 27, San Prudentzio jaiak direla-eta.

 

Bilboko Atxuriko geltokitik 22:00etan eta 22:35ean irtengo duten trenek Traña-Matienara arteko bidea egingo dute; Debaraino joango dira 23:50ean, 01:50ean eta 03:50ean irtengo dutenek. 05:50ean irtengo duen trena Elgoibarreraino helduko da eta 07:00etakoa Donostiaraino.

 

Debatik irtengo diren trenei dagokionez, Bilboraino joango dira honako tren hauek: 21:43an, 01:35ean, 03:35ean eta 05:35ean irtengo dutenek. Elgoibartik Durangorako bidea egingo du 07:22ko trenak. Zaldibartik Bilbora joango dira 22:31, 02:20, 04:20, eta 06:20ko trenak eta Zornotzara arte 00:37, 02:37, 04:37 eta 06:37ko trenak; 07:47an irtengo duenak durangoraino bidea egingo du.

 

Traña-Matienatik Bilborako bidea egingo dute trenak honako orduetan irtengo dute: 22:39, 02:28, 04:28, 06:28, 07:05, 07:35. Zornotzaraino helduko dira honako hauek: 23:24, 00:45, 02:45, 04:45 eta 06:45ekoak, eta, Durangoraino helduko dira 22:49an eta 07:57an irtengo diren trenak.

 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara deitu dezake: 902 543 210. Horrez gain, geltoki eta geralekuetan jaso daiteke informazioa, www.euskotren.es webgunean ez eze. @euskotrenEJGV twitter gunean ere zabalduko dute informazio hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!