Zazpi urteko kartzela zigorra ezarri dio Parisko auzitegiak Eneko Zarrabeitia abadiñarrari: ETAkidea izatea egotzita, zortzi urteko kartzela zigorra eskatzen zuen fiskaltzak.
Astelehenean eta martitzenean egin dute Eneko Zarrabeitiaren eta Aitzol Iriondoren kontrako epaiketa. Frantziako Gerde herrian atxilotu zituzten euskal herritar biok, eta lau urte eta erdi eman dituzte Frantzian espetxeratuta.
Familiartekoak zein hainbat herrikide bertaratu dira Eneko Zarrabeitiaren epaiketa jarraitzera: “Oso lasai eta indartsu” topatu dutela adierazi dute familiakoek.