Udalekuetan eta udako ludotekan parte hartzeko

Anboto 2013ko api. 22a, 10:12

Maitzaren 3 arteko epea zabaldu dute Abadiñoko Udalak eskainiriko udalekuetan eta udako ludotekan izena emateko. Arduradunek jakinarazi dutenez, Udal Mediatekan edo Errota kultur etxean entregatu behar dira eskabideak

Maitzaren 3 arteko epea zabaldu dute Abadiñoko Udalak eskainiriko udalekuetan eta udako ludotekan izena emateko. Arduradunek jakinarazi dutenez, Udal Mediatekan edo Errota kultur etxean entregatu behar dira eskabideak.

 

Abadiñon erroldatutako 3 eta 5 urte bitarteko umeei dago zuzenduta ludoteka; eta 2002 eta 2006 urteen artean jaiotako neska-mutikoek eman ahalko dute udalekurako izena. Uztailaren 1etik 12ra bitartean egingo dituzte saioak.

 

Arduradunek azaldu dutenez, 60 euro ordaindu behar da matrikula bakoitzeko, baina bi anai-arrebak edo gehiagok izena ematen badute, deskontua egingo diete.

 

Gurasoekin batzarra

Udalekuei zein udako ludotekari buruzko informazioa emateko, gurasoekin batzarra deitu dute antolatzaileek. Ekainaren 21ean, 18:30ean, Errota kultur etxean egingo dute batzarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!