Saibigaineko bataila gogoan hartuko dute domekan

Anboto 2013ko api. 13a, 08:45

Domekan egingo dute Urkiolatik Saibigainera irteera. Orain 76 urteko Frankisten altxamenduaren ostean, 1937ko udaberrian Saibigain mendian izandako batailak oroituko dituzte

Domekan egingo dute Urkiolatik Saibigainera irteera. Orain 76 urteko Frankisten altxamenduaren ostean, 1937ko udaberrian Saibigain mendian izandako batailak oroituko dituzte.

 

Ordu eta erdiko ibilaldian egingo dituzten geldialdietan mendi horretan gertatutakoen berri emango du Alberto Sardon Gerediaga Elkarteko kideak. Galderak egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

 

Urkiolatik abiatuko dute ibilbidea, 11:00etan, eta autobusa ipini du antolakuntzak Urkiolara igotzeko: Abadiñon eta Durangon batuko dituzte izena eman duten lagunak.

 

Kultura sustatzeko helburuz, iaz eratuta zen Barrizten Elkarteak antolatu du irteera, bigarrenez. Aurreratu dutenez, Traña-Matienako jai egitarauko ekintzak antolatzen ere parte hartuko dute kultur elkarte horretakoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!