Eraikin berria egiteko lanak lehiaketara

Anboto 2013ko mar. 19a, 11:33

Zelaietako eskolan Haur eta Lehen Hezkuntza hartuko dituen eraikin berria egiteko lanak \"laister\" lehiaketara aterako dituela iragarri du Abadiñoko Independienteak taldeak ohar baten bidez. Biharko udalaren oso bilkuran proposatuko du gobernuak esleipen prozesu horri ekitea

Zelaietako eskolan Haur eta Lehen Hezkuntza hartuko dituen eraikin berria egiteko lanak "laister" lehiaketara aterako dituela iragarri du Abadiñoko Independienteak taldeak ohar baten bidez. Biharko udalaren oso bilkuran proposatuko du gobernuak esleipen prozesu horri ekitea

 

Bi solairiko eraikina "gimnasio berriaren ondoan egingo da, eta 1.138 metro koadro izango ditu", azaldu du gobernu taldeak. Beheko solairuan Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoentzako lau ikasgela, batzargela bat, zeregin askotarako gune bat, harrera gela bat, aldagelak, komunak eta biltegia atonduko dituzte.

 

Lehenengo solairua, aldiz, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko umeak eta Lehen Hezkuntzakoak hartzeko prestatuko dute: 150 metro koadroko hiru gela, bi banaketa gela, irakasle gela bat eta komunak atonduko dituzte.

 

Oharrean esaten denez 1,3 milioi euroko eurrekontua du proiektuak, eta Eusko Jaurlaritzak ordainduko du %60a. Jose Luis Navarro alkatearen berbetan, "aspalditik gabiltza Eusko Jaurlaritzari eraikin hau eskatzen, eta azkenean Udalak berak aterako du lehiaketara tramiteak arintzeko. Baina Jaurlaritzak ordainduko du kostuaren zati bat".

 

Abadiñoko Independienteak taldeko gobernuak jakitera eman duenez, gasoilezko berokuntza sistema kendu eta biomasa bidezko berogailua ipiniko dute eskolan, proiektu honen bigarren fasean.

 

 

 

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!