Lantegi Batuak fundazioaren Abadiñoko bigarren zentrua bisitatu dute

Anboto 2013ko mar. 18a, 12:57

Urritasunen bat daukaten 50 lagunek egiten dute irabazi asmorik bako Lantegi Batuak fundazioaren zentro berri honetan lan. Ordezkari politikoen bisita jaso dute gaur

Urritasunen bat daukaten 50 lagunek egiten dute irabazi asmorik bako Lantegi Batuak fundazioaren zentro berri honetan lan. Ordezkari politikoek bisitatu dute gaur Abadiñoko bigarren zentru hori. Urbitar poligonoan dago, eta duela 30 urtetik martxan dagoen Txibilako tailerraren zerbitzua osatzeko helburuagaz zabaldu dute.

 

Pilar Ardanza Bizkaiko Aldundiko Gizarte ekintzako diputatuak, Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak, eta Oskar Zarrabeitia Durangaldeko Amankomunazgoko lehendakariak bisitatu dute gaur egoitza berria. Urritasunen bat daukaten pertsonen integraziorako bide bezala lana darabilen fundazioko arduradunen azalpenak jaso dituzte ordezkari politikoek.

 

Besteak beste, ekipo elektrikoetan, automozio eta aeronautika sektoreetarako mekanizatu eta muntaketetan espezializatu da Lantegi Batuak-en Abadiñon zabaldu duen bigarren zentru hau, eta arduradunek azaldu dutenez, "adimen-urritasuna duten pertsonentzako zentro okupazionalaren eta enplegu zentro bereziaren arteko ereduan" oinarritzen da.

 

Gaur egun 50 lagunek dihadute Abadiñoko 2.400 metro koadroko eraikin honetan lanean, eta arduradunek azaldu dutenez, bost urtean kopuru hori bikoiztea da Lantegi Batuak-en helburua.

 

Bost milioi euroko inbertsioagaz eraiki dute zentru berria: Bizkaiko Aldundiaren, BBKren eta Lanbideren laguntzagaz finatzatu dute proiektua. Guztira 2.300 lagun ari dira Lantegi Batuak fundazioaren proiektuetan lanean, eta horietaik 250 dira Durangaldekoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!