Udalak zabaldu duen oharraren arabera, "krisiarekin hazi egin da laguntza-hartzaileen kopurua": herriko 50 familiak jaso dute janari bankuaren laguntza.
Javier Crespo Gizarte Ekintza arloko zinegotziak azaldu duenez, guraso bakarreko familiak eta lanik barik geratu diren bikote gazteak dira janari bankuaren hartzaile nagusiak. Guztira, 10.000 kilo janari banatu zituzten 2012an, Abadiñon.
Europako eta Bizkaiko janari bankuetatik ekarritakoa da banatzen duten janari gehiena, baina Matienako guraso elkarteak abenduan antolatutako elkartasun azokan ere batu zituzten beste 700 kilo.