Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzenduriko ipuin lehiaketa antolatu du udalak. Eskola umeen artean idazteko eta istorioak kontatzeko zaletasuna bultzatu gura dute ekimen honegaz.
Lehen hezkuntzako hirugarren mailatik hasi eta DBHko laugarren maila bitarteko ume eta gazteek hartuko dute lehiaketan parte. Maiatzaren 18ra arte, Errota kultur etxean eta Udal Mediatekan aurkeztu daitezke lanak, eta ekainaren 21ean, Txanporta kultur etxean egingo dute sari banaketa ekitaldia.
Iaz 139 lan jaso zituzten Udalak antolaturiko lehiaketa honetan.