2014tik aurrera udalak ez duela San Blasetako idi probetarako gonbiterik egingo aurreratu du Jose Luis Navarro alkateak.
Jose Luis Navarro alkatearen berbetan, *noizbait amaitu behar zen ohitura hori, zuzena baita bakoitzak bere sarrera ordaintzea*. Gobernu taldeak azaldu duenez, horrela, *ikusle guztiek lagunduko dute beren sarrerekin ikuskizun hori finantzatzen*.
Aurtengo idi probei dagokienez, *aspaldiko partez ikaragarri proba ona izan dira*, esan du alkateak.