Abadiñon desagertutako gizona bilatzeari utzi diote

Anboto 2013ko ots. 21a, 10:31

Ertzaintzak jakin eragin duenez, pasa den astean Murueta inguruan desagertutako gizonaren bilaketa bertan behera utzi dute.

Ertzaintzak jakin eragin duenez, pasa den astean Abadiñoko Murueta inguruan desagertutako gizonaren bilaketa bertan behera utzi dute.

Adierazi dutenez, nora joan zen ikertzen jarraituko dute, eta informazio gehiago izaten dutenean hasiko dute berriro bilaketa. Joan den asteko martitzenean desagertu zen 74 urteko gizona, Murueta inguruetara bere ohiko ibilaldia egitera irten zenean. Hainbat egunetan bere bila ibili ondoren, egoera ikertu eta datu gehiago eduki arte bila ez jarraitzea erabaki dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!