Patxi Segovia garaile burduntziko bildots txapelketan

Anboto 2013ko ots. 19a, 10:23

Bost sari banatu zituzten, zapatuan, XXV. Burduntziko bildots txapelketan. Ehun euroko saria, trofeoa eta txapela jaso zituen Patxi Segovia irabazleak

Bost sari banatu zituzten, zapatuan, XXV. Burduntziko bildots txapelketan. Ehun euroko saria, trofeoa eta txapela jaso zituen Patxi Segovia irabazleak.

 

Antolatzaileek azaldu dutenez, 48 lagunek hartu zuten zapatuko Abadiñoko txapelketan parte, eta Angel Revuelta, Ismael Gorritxategi, Unai Gandarias eta Urkiol Arkarazo ere saritu zituzten.

 

San Blas jaien egitarauaren barruko ekimena da txapelketa hori, eta zapatuan jokatu zuten XXV. edizioa. Erretako bildotsa jatera 250 lagun batu ziren zapatuan, Abadiñon.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!